Skip to main content

NAFARROAKO ENPRESA-SEKTORE PUBLIKOA

Agur instituzionala

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa 2009an jaio zen honako ikuspegi honekin: enpresa-sektore publiko nafar orekatu eta jasangarria lortzea, balioak transmititzeko, Foru Komunitatearen garapen ekonomikoa sustatzeko eta Nafarroako Gobernuko sailen politikak egikaritzea errazteko.


Ahalegin eta sakrifizio handiko urte hauen ostean, Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoek sendotu egin dute Foru Komunitaterako aberastasun-sortzaile gisa betetzen duten ezinbesteko rola, eta handitu egin dute Administrazioaren sailek egunero-egunero eskaintzen duten zerbitzu publikoaren irismena. Hori guztia profil anitzeko 1.200 lagun baino gehiagok osatutako giza talde batekin. Pertsona horiek dira gainera, bere babesleku nagusi.


Etorkizunera begira, asko dira NEKPk dituen erronkak, baina denek egingo dute lan sozietate publikoen balioa azpimarratzeko, egiten duten lanagatik, langileen profesionaltasunagatik eta egindako lanaren bikaintasunagatik gizartearen aitortza izan dezaten.


Nafarroako Gobernua arro dago bere enpresa-sektore publikoarekin, eta sektore horren bidelagun izaten jarraituko du kudeaketa-eredu onbideratu, orekatu eta jasangarria izaten jarrai dezan.



Manu Ayerdi Olaizola
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako presidenteordea
NEKPko Administrazio Kontseiluko Batzordekidea

Nor gara

Ekainaren 18ko 8/2009 Legeak ezarritakoari jarraikiz, 2009ko azaroaren 4an Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SLU (NEKP) eratu zen Nafarroako Foru Erkidegoko ondasunaren zati garrantzitsu bat, funtsean sozietate publikoak, antolatzeko eta arrazionalizatzeko tresna bateratua izateko helburuarekin.


2010eko urtarrilaren 18an Nafarroako Gobernuak ordura arte hainbat enpresetan zituen partaidetza guztiak NEKPra intsuldatzea erabaki zuen. Hala, NEKP enpresa-sektore publiko handi baten sozietate matrize bilakatu zen. Ordudanik, optimizazio, eraginkortasun eta efizientziaren bila ibiltzearen emaitza gisa, 39 sozietate publiko izatetik (NEKP barne) egungo 16ra pasatu gara.


Organigrama

NEKPren lan-taldea 11 pertsonek osatzen dute; haien zeregin nagusia Nafarroako Gobernuko gainerako sozietate publikoei aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzea da, honako arlo hauetan: erosketak, inbertsioak eta kontratazioak; komunikazioa; finantzak; arlo juridikoa eta giza baliabideak.


Gaur egun pertsona bera arduratzen da konpainiaren koordinazio eta ordezkaritzaz eta finantza-zuzendaritzaz. Giza baliabideetako bi teknikarik lanaldi partziala dute.

Erosketa, inbertsio eta zerbitzu kontratazio saila

Erosketa saila

Juan Barberán

Finantza eta kontrol saila

Finantza saila

Marisa Navascués
María Bajo
César Esparza

Giza baliabide saila

Giza baliabideetako saila

Mª Carmen López
Teresa Minondo
Beatriz Irache

Idazkaritza

Idazkaritza

Ainhoa Zazpe

Sail juridikoa

Saila juridikoa

Jorge Aleixandre
Patxi García

Komunikazio saila

Komunikazio saila

Itxaso Laita

NEKPk argitaratutako lehen memoriaren helburua zera zen, sozietate publikoek 2014. urtean gainditutako mugarri nagusiak helaraztea Nafarroako gizarteari. Nor garen, zer egiten dugun, nola eta zergatik, arlo ekonomikoan eta sozialean.


Gure ustez, ez da nahikoa enpresa publikook egiten dugun lana defendatzea; beharrezkoa da, horrez gain, enpresa publikoek gardentasuna eta kontu-ematea oinarri izatea. Enpresa hauek, bestalde, jasangarriak izan behar dute eta gizarteari balioa sortzen jarraitu behar dute.


Gure helburua ez da soilik garena eta egiten duguna kanpora helaraztea, sozietate publikoen parte diren pertsona guztiei helarazi nahi diegu hori. Denak dira ezinbesteko pieza Nafarroako enpresa-sektore publikoak osatzen duen puzzle honetan.


Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa Foru Erkidegoaren zerbitzura: Memoria NEKP 2014

Harremana

Sarasate pasealekua, 38, 2. esk. - 31001 Iruñea (Nafarroa)

Tel: +34.848.420.872

cpen@navarra.es


@CPENavarra | LinkedIn

Zer egiten dugu

Segur aski, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa Nafarroako Gobernuko Sozietate Publiko ezezagunena izango da; gure funtzioak kontuan hartuta, ulertzekoa da hori.


NEKPk gizartearekin duen konpromisoa ez da soilik baliabide publikoak modu eraginkor eta efizientean erabiltzea. Horrez gain, enpresa-sektore publiko orekatu eta jasangarria lortu nahi du, balioak transmititzeko elementu gisa balioko duena, Foru Erkidegoaren garapen ekonomikoa sustatuko duena eta Nafarroako Gobernuko sailen politiken egikaritzea erraztuko duena.


Gaur egun 11 profesionalek osatzen dugu NEKP eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gainerako sozietate publikoei eta Nafarroako Gobernuari –hala behar duenean– 5 arlo zabal hauetan: erosketak, inbertsioak eta kontratazioak; komunikazioa; finantzak; arlo juridikoa eta giza baliabideak.


Gure funtzio nagusien artean hauek nabarmendu ditzakegu: sozietate publikoen funtzionamenduaren eta jardueren koordinazioa –eraginkortasuna, efizientzia eta balioen eraketa irizpidetzat hartuta– eta ildoen diseinua eta haien aplikazioaren jarraipena Korporazioari dagozkion eremuetan (aurrekontuak egitea, plan estrategikoak, finantziazio-egiturak, homogeneizazioa, komunikazio-politikak eta abar). Horretarako, denboran zehar prozedurak ezarri dira sozietateen kudeaketa eta finantza-egoera sakontasunez ezagutzen laguntzeko reporting, aurrekontu eta abarren bidez.


Aurrekoa bezain garrantzia da, bestalde, NEKPri egotzi zaion ardura enpresa-sektore publiko osoaren onura eta garapena helburu duten proiektu estrategiko singularrak sustatzeko (esate baterako, sozietate publikoen berdintasun-planak, kode etikoa eta jokabide-kodea, edo kudeaketa internalizatzeko edo kanpora ateratzeko prozesuak –Nafarroako Zirkuituaren kasuan gertatu zen bezala–).


Azken batean, NEKPk balioa sortzen dio Nafarroako Gobernuari, agindu zaizkion funtzioak gauzatuz...


  • Ondasun Publikoaren kudeaketa hobetuz
  • enpresa-sektore publikorako ezarpen estrategiko korporatiboa ahalbidetuz
  • kudeaketa hobetuko duten politika homogeneoak, praktikoak eta prozedura komunak ezarriz
  • ikuspegi komun bat ekarriz eta sozietateen artean ideien eta jarduera egokien transferentzia erraztuz
  • eragiketa-gastuak murriztuz
  • proiektu konplexuak gauzatzen lagunduz
  • erabakiak hartzea errazten duen ekonomikoa- eta finantza-ikuspegi sendotua ahalbidetuz
  • Nafarroako Gobernuaren solaskide bakarra izanez (sozietate publikoen informazio guztia biltzen duen solaskidea)
  • kudeaketa-organoak murriztuz
  • eta enpresa-sektore publikoaren kudeaketan Parlamentuaren parte hartzea ahalbidetuz Administrazio Kontseiluan duen partaidetzaren bidez

NEKPn enpresa-sektore publikoaren etengabeko hobekuntzarekin konprometituta gaude, eta hori lortzeko lanean jardungo dugu egunez egun. Izan ere, ziur gaude korporazioan dauden sozietate guztiekin eta haien lan-taldeekin partekatzen dugun egungo eta etorkizuneko arrakastaren funtsa gure giza taldearen jarduera egokia, inplikazioa eta profesionaltasuna direla.

Antolaketa instituzionala

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.Uren kudeaketa eta administrazioa Administrazio Kontseilu bati dagokio. Administrazio Kontseilu horretako kontseilariak ondasun alorrean aplikagarria den araudian ezarritakoari jarraiki izendatzen dira.


NEKPren Administrazio Kontseiluaren osaketan gizonen eta emakumeen kopurua proportzionala izango da; portzentajea ez da % 60tik gorakoa izango, ez kasu batean ez bestean.


Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.M.Uren sozio bakarrak izendatuko ditu Administrazio Kontseiluko kideak; honela egingo da banaketa:


  • Heren bat Nafarroako Gobernuak proposatuta
  • Heren bat Nafarroako Parlamentuak proposatuta
  • Heren bat entzute handiko profesional independenteen artean

Nafarroako Foru Erkidegoko Presidentea izango da Kontseiluko lehendakari, eta hau, era berean, Kontseiluko berezko kide izango da Nafarroako Gobernuak proposatutako herenaren barruan. Era berean, ondasunen arloko eskumena duen sailaren kontseilaria ere berezko kide izango da Nafarroako Gobernuak proposatutako herenaren barruan.


Aurrekoari jarraikiz, honako hau da gaur egun NEKPren Administrazio Kontseiluak duen osaketa:

Uxue Barkos Berruezo andrea

Uxue Barkos Berruezo andrea

Presidentea
Nafarroako Gobernuko Presidentea

Mikel Aranburu Urtasun jauna

Mikel Aranburu Urtasun jauna

Kontseilari Delegatua
Ogasun eta Finantza Politika Kontseilaria

Koldo Amezketa Diaz jauna

Koldo Amezketa Diaz jauna

Batzordekidea
Foru Parlamentuak proposatuta

Manu Ayerdi Olaizola jauna

Manu Ayerdi Olaizola jauna

Batzordekidea
Garapen Ekonomikorako Presidenteordea
Nafarroako Gobernuak proposatuta

Delia Bueno Zamarbide andrea

Delia Bueno Zamarbide andrea

Batzordekidea
Profesional independentea

Francisco Javier Garde Garde jauna

Francisco Javier Garde Garde jauna

Batzordekidea
Profesional independentea

Javier Onieva Larrea jauna

Javier Onieva Larrea jauna

Batzordekidea
Foru Parlamentuak proposatuta

Mª Carmen Segura Moreno andrea

Mª Carmen Segura Moreno andrea

Batzordekidea
Foru Parlamentuak proposatuta

Cristina Sotro Belzarena andrea

Cristina Sotro Belzarena andrea

Batzordekidea
Profesional independentea

César Esparza Larramendi jauna

César Esparza Larramendi jauna

NEKP koordinatzailea

José María Cebrián Jiménez jauna

José María Cebrián Jiménez jauna

Idazkari ez kontseilaria

Gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-funtzioetarako arduraldi-erregimena, karguka:

  • Administrazio Kontseiluko kideak: Bilkuretara bertaratzea eta beren karguei dagozkien funtzioak gauzatzeko beharrezko dedikazioa.
  • Koordinatzailea: Finantza- eta kontrol-zuzendaritza, eta karguarekin lotutako funtzioak, Administrazio Kontseiluak ahaldundutako fakultateei jarraikiz.

Aurreko urtean (2017) jasotako ordainsari gordinak eta bestelako konpentsazio ekonomikoak, karguaren eta kontzeptuaren arabera banakatuta:

  • Uxue Barkos Berruezo andrea (Presidentea): Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Anai Astiz Medrano jauna (Presidenteordea): Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Mikel Aranburu Urtasun (Kontseilari Delegatua): Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Manuel Ayerdi Olaizola jauna: Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Koldo Amezketa Díaz jauna: 2017ko ekitaldiari dagozkion 1.400,00 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Begoña Urien Angulo andrea: 2017ko ekitaldiari dagozkion 1.050,00 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Francisco Javier Garde Garde jauna: 2017ko ekitaldiari dagozkion 1.400,00 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Cristina Sotro Belzarena: 2017ko ekitaldiari dagozkion 1.400,00 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Delia Bueno Zamarbide: 2017ko ekitaldiari dagozkion 1.400,00 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.

Kontratatzailearen profila

Kontratatzailearen Profila Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoen kontratu-jarduerarekin lotutako informaziora zuzenean sartzeko sortu den gune bat da. Informazioa hori Kontratu Publikoen Foru Legearen pean dauden gainerako erakundeenarekin batera Nafarroako Gobernuaren Kontratazio Atarian aurki daiteke (Foru Komunitateko lizitazioen publizitatea egiteko bitarteko ofiziala).

Gardentasun legea

Gardentasunari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari eta lege hori garatzen duen araudiari jarraikiz, ondorengo informazio hau helarazten da eta eskuragarri jartzen da.