Skip to main content
Logotipo NICDO

NICDO

Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio, S.L.

Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio (NICDO) enpresak zuzenean kudeatzen ditu Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregia eta Auditorioa, Iruñeko Planetarioa, eta Larra-Belagua eski-gunea. Horrez gain, Nafarroako Erakustazokaren eta Nafarroako Zirkuituaren kanpo kudeaketak kontrolatzen ditu (Nafarroako Erakustazoka REFENA SLek kudeatzen du eta Nafarroako Zirkuitua, berriz, Los Arcos MotorSport - LAMSek). NICDOk Nafarroako Filmoteka eta Navarra Film Commission kudeatzen ditu. Bestalde, Baluarte Fundaziorako programazio eta ekoizpen kulturaleko zerbitzuak eta komunikazio- eta kudeaketa-zerbitzuak gauzatzen ditu (Baluarte Fundazioa erakunde independentea da eta Baluarte Auditorioaren programazio eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren programazio propioaz eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Dantza, Antzerki, Zinema eta Musika Jaialdien koprodukzioaz arduratzen da).


NICDOren helburuak hauek dira: bere ardurapean dauden kultura-, kirol- eta aisialdi-zentroetarako estrategia bateratu bat garatzea eta gauzatzea, eta, hala, eragin ekonomiko eta sozial optimoa erdiestea Nafarroan kultura, kirol, kongresu edo bileren turismo (MICE) jasangarriaren bidez; kalitate handikoa eta, genero eta publikoari dagokienez, globala izango den kultura-eskaintza gerturatzea Foru Erkidegora, eta zientziaren dibulgazioa sustatzea eta teknologia berrietan alfabetatzea.


NICDO proiektuak enpresa-kudeaketa egokiaren ezaugarri diren lau zutarri ditu:

  • Kudeaketa eraginkorra izatea; eraginkortasun hori autofinantzaketa-gaitasunaren bitartez neurtzen da: Bere jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren inbertsioak ordaintzeko gai den mozkin operatiboa (EBITDA) sortzea
  • Kalitate, ingurumen-kudeaketa, jasangarritasun eta gizarte-erantzukizunaren aldeko apustua egitea, egiaztagirien bidez eta jarduera egokiak barneratuta, etengabeko hobekuntza oinarritzat hartuta
  • Giza baliabideen bikaintasuna
  • Bezeroen gogobetetzea

NICDOren misioa behar bezala garatzeko ezinbestekoa da lankidetza-eremu publiko-pribatuak sortzea eta haiei eustea, kooperazio-sareetan eta nazioan eta nazioartean antzekoak diren zentroak dituzten elkarteekin uztartzea eta eskualde, nazio eta nazioarteko ekonomia- eta garapen-erakundeekin eta eragileekin kooperatzea.


NICDO arduratuko da Navarra Arena erabilera anitzeko pabiloi berria abian jartzeaz eta kudeatzeaz; hala adostu zen 2017ko martxoan Nafarroako Gobernuarekin. Pabiloi honen inaugurazioa 2018aren amaierarako aurreikusten da.

NEKP partaidetza: % 100
www.nicdo.es

BALUARTE

Baluarte plaza, z.g.
31002 Iruñea (Nafarroa)
Tel. +34 948 06 60 66 • Faxa. +34 948 06 60 77

www.baluarte.com
baluarte@baluarte.com
@baluarte

LARRA-BELAGUAKO ESKI NORDIKO ZENTROA

Isaba/Frantzia errepidea, Km. 55
31417 Izaba (Nafarroa)
Tel. +34 948 394 062

www.esquilarrabelagua.com
info@esquilarrabelagua.com

NAFARROAKO FILMOTEKA

Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruñea (Nafarroa)
Tel. +34 848 42 47 59

www.filmotecanavarra.com
filmoteca@navarra.es

NAVARRA FILM COMMISSION

Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruñea (Nafarroa)
Tel. +34 848 42 47 59

www.navarrafilm.com
filmcommission@navarra.es
@navarrafilm

IRUÑEKO PLANETARIOA

Sancho Ramírez kalea, z.g.
31008 Iruñea (Nafarroa)
Tel. +34 948 26 26 28 • Fax. +34 948 26 19 19

www.pamplonetario.org
consultar@pamplonetario.org
@pamplonetario

NAFARROAKO ERAKUSTAZOKA

REFENA SLek kudeatua
Gipuzkoako etorbidea z.g.
31012 Iruñea -Buztintxuri- (Nafarroa)
Tel. +34 948 13 61 36

www.refena.es
@refenapamplona

NAFARROAKO ZIRKUITUA

Los Arcos MotorSport LAMS-ek kudeatua
Malvasía kalea, 5
31210 Los Arcos (Nafarroa)
Tel. +34 948 64 03 50

www.circuitodenavarra.com
@circuitonavarra