Skip to main content
Logotipo GAN

GAN-NIK

Gestión Ambiental de Navarra, S.A.
Nafarroako Ingurumen Kudeaketa

GESTION AMBIENTAL DE NAVARRA S.A (GAN-NIK) 2012ko uztailean eratu zen. 1982. urtetik enpresa honek eta bere aurrekoek Nafarroako Ingurumena hobetzen laguntzeko zerbitzuak ematen dituzte.


Gure misioa ingurumena babesten eta hobetzen laguntzea da; horretarako, informazio eta ezagutza maila handia pilatzen dugu, planen, programen, proiektuen eta jardueren jarraipena eta ebaluazioa eginda, eta hobekuntza- eta sustapen-jarduera zuzenak gauzatzen ditugu, eremuen kudeaketa barne. Helburu komun hori erdietsi ahal izateko lankidetza eta erantzunkidetasuna sustatzen ditugu.


Aurreko guztia alde batera utzi gabe, Administrazio Sektoreari atxikita dagoen enpresa honek ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legeak aurreikusitako arauak beteko ditu (Foru Lege horren bidez sortu zen Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SLU sozietatea).


Aurrera egin nahi dugu enpresaren jasangarritasuna eta bideragarritasuna ziurtatzeko; ingurumenaren arloan erreferente gisa kokatu nahi dugu enpresa, bere garrantzia soziala bermatuta; testuinguruaren eta politika publikoen aldaketetara egokitzeko enpresak duen gaitasuna handitu nahi dugu; eta funtzionalitatea hobetuz talentua behar bezala kudeatzen duen egitura bizkor bat ezarri nahi dugu.


Gure konpromisoaren, lankidetzaren eta talde-lanaren bidez transformaziorako dugun gogo bizia islatzen dute GAN-NIKen balioek. Eraginkortasunean eta profesionaltasunean, enpresaren zerbitzuen kalitatean eta baliabide publikoen erabileran aurrera egiteko dugun gogoa ere erakusten dute. Baina gure balioek, batez ere zera erakusten dute, gure konpromiso etikoa, zintzoa eta etsenplu emailea, ondasun erkideari ekarpena egiteko gure nahia eta, datozen belaunaldien alde, ingurumena hobetzeko dugun zerbitzu-borondatea. Hori guztia, dibertsitate, berdintasun eta tratu ez diskriminatzailean oinarrituta.

NEKP partaidetza: % 100
Padre Adoain 219 behea
31015 IRUÑEA
Tel.: 848 420 700

www.gan-nik.es
info@gan-nik.es

@gannavarra