Skip to main content

SOZIETATE PUBLIKOAK

Sozietate publikoak

Nafarroako enpresa-sektore publikoa 16 sozietate publikok osatzen dute. Horiek kudeaketa-eredu onbideratu, orekatu eta jasangarria bat eratzen dute.


Prestakuntza handiko eta profil anitzeko 1.200dik gora profesional daude bertan. Profesional hauek ahalegin handia egiten dute Nafarroako gizarteari kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko. Sektore anitzetan gauzatzen dute beren jarduera: aholkularitza, berrikuntza eta ikerketa lehen sektorean; soluzio teknologikoak; enpresa-ehunerako sostengua mailegu, inbertsio eta abalen bidez; telekomunikazio- eta informatika-azpiegiturak; ekintzailetasunaren sustapena; salerosketa- edo alokairu-etxebizitzen sustapena; ibaietara isurtzen diren uren arazketa; lurralde-informazioarekin lotutako zerbitzuak (kartografia); hizkuntza-garapena; kultura-, aisialdi- eta kirol-azpiegituren kudeaketa; basoen eta ingurumenaren kudeaketa; informazio-sistemak; industria-lurren sustapena; herritarrekiko komunikazioa eta herritarren harrera; laborategia; katastroa, zerga-zorren kudeaketa, eta abar.


Baina, zer da sozietate publiko bat? Sozietate publikoak zera dira, Foru Administrazioak, zuzenean edo zeharka, % 50etik gorako partaidetza duen sozietateak. Gure kasuan 17 gara Nafarroako Gobernuaren partaidetza gehieneko sozietateak. NEKPk, bestalde, 70 enpresa baino gehiagotan hartzen du parte, zuzenean edo zeharka, partaidetza minoritarioarekin (enpresa horiek ez dira sozietate publikotzat hartzen ez baitute gainditzen aipatutako % 50 hori).


Animatu zaitez Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoei buruz gehiago jakitera!


Logotipo CAT
CAT
Vivienda y urbanismo
Logotipo CEIN
Desarrollo empresarial
Logotipo CNAI
Idiomas
Logotipo CPEN
Desarrollo empresarial
Logotipo GAN
Medio ambiente
Logotipo INTIA
Agricultura y ganadería
Logotipo NASERTIC
Servicios tecnológicos y modernización
Logotipo NASUVINSA
Vivienda y urbanismo
Logotipo NICDO
Cultura, deporte y ocio
Logotipo NILSA
Medio ambiente
Logotipo POSUSA
Medio ambiente
Logotipo SALDOSA
Industrial
Logotipo SODENA
Desarrollo empresarial
Logotipo START UP
Desarrollo empresarial
Logotipo TRACASA
Servicios tecnológicos y modernización
Logotipo TRACASA INSTRUMENTAL
Servicios tecnológicos y modernización