Skip to main content

Lege oharra eta pribatutasun politika

Ongi etorri gure webgunera.


Agiri honek arautzen du Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SLUk Interneteko erabiltzaileei eskaintzen dien zerbitzuaren erabilera. Webgune hau erabiltzeak baldintza horiek onartzea dakar. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SLUk edozein unetan aldatu ditzake baldintza horiek.


Webgune honen titularraren eta tratamendu-arduradunaren identifikazioa:

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.L.

Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1.486 liburukiko 196. folioa, NA-29.542 orrialdea, lehen inskripzioa.

Yanguas y Miranda kaleko 27. zenbakiko 1. solairuan helbideratua - 31003 Iruñea

IFK B/71018360.

Bulegoak: Sarasate pasealekua 38, 2. esk. 31001 Iruñea

Harremanetarako telefonoa: +34.848.420.872

Harremanetarako helbide elektronikoa: cpen@navarra.es


Datu pertsonalen tratamendua

Hauek dira gure webgunean bildutako informazio pertsonalaren xedeak:

  • Eskatu diguzun informazioa ematea
  • Webgune honetan argitaratutako zerbitzu, ekitaldi, ikastaro eta abarretan harpide egitea
  • Legeak ezarritako obligazioak betetzea
  • Gure buletin elektronikoaren bidez jakinarazpenak bidaltzea

Zure eskaerari edo kontsultari erantzuna emateko eta eskaera edo kontsulta erabat burututzat jotzeko beharrezkoa den denboran gordeko dira zuk emandako datuak. Ondoren, komunikazioen historiko moduan gordeko dira, lehenago adierazitako posta elektronikoko helbidera datu horien ezabaketa-eskaera bidali ezean. Hala eta guztiz, jakinarazpen komertzialak (newsletter barne) igortzeko erabiltzen diren datu pertsonalak helburu horretarako gorde ahal izango dira, interesdunak horien ezeztapena eskatu ezean.

Inprimakiak betetzeko eman dituzun datuen tratamendua onartzen duzunean, baimen hori zure datuen tratamendurako lege-oinarria bilakatzen da.


Sare sozialak: Erabiltzaileak NEKP-ek sare sozial ezberdinetan dituen kontuak jarraitu ahal izango ditu. NPEK-en jarraitzaileak diren erabiltzaileek sare sozial bakoitzaren baldintzak eta pribatutasun politikak onartzen ditu.


Zerbitzu desberdinetatik helarazten diguzun informazio guztia egiazkoa izan behar da. Ondorio horietara, erabiltzaileak Zerbitzuen harpidetza egiteko beharrezkoak diren inprimakiak betetzean eman dituen datu guztiak egiazkoak direla bermatuko du. Era berean, erabiltzaileari dagokio NEKPri helarazitako informazioa beti eguneratuta mantentzea, datu horiek uneoro benetako egoerarekin bat etor daitezen. Nolanahi ere, erabiltzailea izango da egindako adierazpen faltsu edo ez zehatzen eta NEKPri eragindako kalteen erantzule bakar.


Erabiltzaileak, adingabea bada, bere datu pertsonalak webguneko datu-inprimakietan sartzeari ekin aurretik gurasoen edo tutoreen aldez aurreko baimena behar duela gogorarazten dizugu.


Jakinarazten dizugu zure datuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.L.rekin elkarlanean jarduten duten enpresei igorri ahal izango direla baldin eta zerbitzu hobea eskaintzeko enpresa horien esku hartzea beharrezkoa bada, betiere, lagatzaile eta lagapen-hartzaileen legezko funtzioen eremuan.


E-mailen kanpainak sortzen ditugunean, batez ere, gure newsletter, «SendinBlue» e-mail marketing zerbitzua erabiltzen dugu. Zerbitzu hori SendinBlue sozietateak garatzen du. Helbidea: 55 rue d’Amsterdam, 75008 Paris (Frantzia). SendinBlue-k prozesatuko du erregistro-prozesuan emandako informazioa eta bere segurtasuna bermatzen du Europan. «SendinBlue»-ren datuen babeserako politikei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu hemen: https://es.sendinblue.com/legal/privacypolicy/.


Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.L.-k konpromisoa hartzen du interneten bidez bere webgunera sartu diren erabiltzaileek sartutako datuak erabateko konfidentzialtasunez tratatzeko. Datu guztiak fitxategi batean sartuko dira, eta fitxategi hori indarrean dagoen legediak ezarritako konfidentzialtasunez eta segurtasunez gordeko da.


Erabiltzailea uneoro bere eskubideez baliatu ahal izango da; horretarako, NEKPri posta arrunt bat igorri behar dio helbide honetara: Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SLU, Sarasate Pasealekua 38, 2. Esk. 31001 Iruñea (Nafarroa).

Hauek dira interesdunaren eskubideak:

  • NEKP bere datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakiteko eskubidea; hala izango balitz, datu horietara sartzeko eskubidea izango luke.
  • Zehatzak ez diren datu pertsonalen zuzenketa jasotzeko eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzeko eskubidea.
  • Bere datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea ondoko egoeraren bat gertatzen bada:
    • Datu pertsonal horiek jaso ziren xederako beharrezkoak ez izatea jada, edo beste modu batera tratatuak izatea;
    • Interesdunak tratamenduaren oinarria den baimena kentzea, eta tratamenduak beste oinarri juridikorik ez izatea;
    • Interesdunak tratamenduari aurka egitea eta tratamendurako beste arrazoi legitimorik ez izatea;
    • Datu pertsonalak bidegabeki erabili izatea;
    • Datu pertsonalak legeak hala agintzen duelako ezabatu behar izatea;
  • • Bere datu pertsonaletara egindako estekak ezabatzeko eskubidea, datuak ezabatzeko obligazioa dagoenean.
  • • Datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:
    • Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen bada, NEKPri datu horiek egiaztatzeko behar duen epean;
    • Tratamendua bidegabea izanik, interesdunak datu pertsonalak ezabatu ordez, datu horien erabilera mugatzeko eskatu badu;
    • NEKPk tratamenduaren xedeetarako datu pertsonalik behar izan ez arren, interesdunak erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko datu horiek behar baditu;
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, NEKPren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden egiaztatu bitartean.
  • Datu pertsonalak erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan jasotzeko eskubidea eta beste arduradun bati bidaltzeko eskubidea, tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.
  • Tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko eskubidea, profilak egitea barne, baldin eta horrek ondorio juridikoak edo antzeko kalteak eragiten badizkio.

Esteken politika

Web-orri honek loturak (estekak) ditu hirugarrenek kudeatutako beste web-orrietara. Erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen sareko beste informazio iturriak erraztea da lotura hauen helburua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.L. ez da egingo esteka horietatik erdietsitako informazioaren erantzule; beraz, erabiltzailea web-orri horien edukietara sartzen denean, bere gain hartzen du erantzukizun osoa web-orri horietan adierazitako erabilera-baldintzei jarraikiz.


Jabetza intelektuala eta industriala

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.L.-ri soilik dagokio web-orri honi buruzko egile-eskubideez baliatzea; edozein banaketa edo komunikazio publiko, erreprodukzio edo biltegiratze –erabateko nahiz partzial– egiteko Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SLUko arduradunen aurretiazko baimena behar da.


Erantzukizuna mugatzea

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.L.-k ez du bermatzen bere webgunea beti erabilgarri izango denik ez eta edukiak uneoro osoak eta zehatzak izango direnik.


Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.L.-k ez ditu bere gain hartzen webgune honetan agertzen den informazioaren erabileratik eratorritako kalte zuzen edo zeharkakoak.


Beraz, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.L.-k eskubidea izango du webgune honetako produktuen eta zerbitzuen zehaztapenak aldatzeko.