Skip to main content
NSP da Nafarroako sozietate publiko ororen marka

Nafarroako Gobernuko sozietate publikoek 6,81 milioi euroko mozkinak izan zituzten 2019an

Elkarren segidako bi urtez lortu dituzte emaitza positiboak sozietate publikoek, 2018an 2,4 milioi euroko irabaziak izan ondoren

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) –Nafarroako Gobernuko sozietate publikoen enpresa matrizea– Administrazio Kontseiluak 2019ko urteko kontuak formulatu ditu eta horien balantzeak 6,81 milioi euroko emaitza positibo bateratua eman du.

 

Enpresa publikoek kontuak etekinekin ixten dituzten jarraiko bigarren urtea da, 2018an 2,4 milioi euroko saldo positiboa izan zuten. Horrela, enpresa-sektore publikoaren kontuak hobetuz joan diren hainbat ekitaldi lotu dira, 2016an 5,07 milioi euroko galerak izan ondoren eta 2017an ia emaitza positibora helduz, 0,73 milioi galdurik.

 

Era berean, taldeko kontuetan ikus daitekeen bezala, 2019ko diru-sarrera agregatuak 191 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtekoaren antzeko kopurua, gehienbat Nafarroako Gobernuari emandako zerbitzuekin eta higiezinen jarduerarekin lorturikoa.

 

Maila operatiboan (EBITDA), sozietate gehienek emaitza positiboak dituzte, 8,4 milioi euro baino gehiagorekin eta amortizazioen eraginik eta finantza-emaitzen egozpenik gabe, Nafarroako sozietate publikoen jarduera saneaturik egotearen eta denboran iraunkorra izatearen isla da hori. EBITDAri egindako ekarpen nagusiak hauek egiten dituzte: Nasuvinsak, higiezinen jardueraren bitartez eta Salinasek, gatza ekoizteko industria-jardueraren ondorioz.

 

Bestalde, 2019an, enpresa-sektore publikoaren aktibo bateratuak 878,9 milioi eurokoak izan ziren, taldearen ondare garbiaren bitartez finantzatuak, batez ere, 655,5 milioi euro, alegia. Bankuko zorpetzea 84,1 milioi eurokoa da, hau da, aktibo guztien % 9,57.

 

Bankuko zorraren amortizazioari dagokionez, 2019an Nafarroako Gobernuko sozietate publikoek 17,4 milioi euro amortizatu zituzten, bankuko zorpetzea 84,1 milioi eurotan utziz. Inbertsioei dagokienez, 47,23 milioi euro, higiezinen Nafarroako industria-sareari laguntzeko eta finantzen alorretako inbertsioetara bideratu ziren batez ere.

 

Finantza-egoera horiek Nafarroak enpresa-sektore publiko saneatua, orekatua, profesionalizatua eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatua duela erakusten dute.

 

 

1.351 profesional dituen oso plantilla teknifikatua

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gobernuko sozietate publikoen enpresa matrizea den Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) bitartez, 15 sozietate publikotan eta partaidetza txikiagoa duen beste 70 sozietate baino gehiagotan hartzen du parte.

 

2019. urtearen amaieran, 1.351 profesionalek osatzen zuten sozietate publikoen lantaldea. Horietatik, %48 emakumeak ziren, %52 gizonak, eta %75ak kontratu finkoak zituen, eta %25 behin-behineko kontratua zuten langileak ziren.

 

Kualifikazio maila handia duen langile-talde horrek zerbitzu publikora bideraturiko hainbat sektoretan egiten du lan. Jarduerak hauek dira, besteak beste: lehen sektorerako aholkularitza, berrikuntza eta ikerketa zerbitzua; soluzio teknologikoak bilatzea; enpresa-sareari laguntzea maileguen, inbertsioen eta abalen bitartez; telekomunikazio- eta informatika-azpiegiturak abian jartzea; ekintzailetza bultzatzea; salmentarako edo alokairurako etxebizitzak sustatzea; ibaietan isurtzen diren urak araztea; lurralde-informazioko zerbitzua (kartografia) ematea; hizkuntza-garapena; kultura-, aisia- eta kirol-azpiegituren kudeaketa; baso- eta ingurumen-kudeaketa; informazio-sistemak bultzatzea; industria-lurzoruaren sustapena bultzatzea, herritarrei zuzenduriko komunikazioa eta arreta, laborategia, katastroaren kudeaketa, zerga-zorren kudeaketa, etab.

 

Sozietate publikoetatik kudeaturiko proiektuak, horietan lan egiten dugun pertsonak eta gure egunerokotasuna eguneraturik eta lehen eskutik ezagutzeko, www.SociedadesPublicasNavarras.es bisitatzera eta gure sare sozialetan (@CPENavarra Twitterren eta Linked Inen) jarraitzera gonbidatzen zaitugu.

 

2019ko KONTU OROKORREN INFOGRAFIA ANIMATUA IKUSI

 

2019ko FINKATUTAKO URTEKO KONTUEN XEHETASUN-TAULA IKUSI

 

BESTE ESTEKA INTERESGARRIAK:

NSP da Nafarroako sozietate publiko ororen marka

Nafarroako Gobernuko 16 sozietateak bateratzen dituen marka da NSP.